Ezkabarteko
Mintzakidek antolatutako euskarazko I. literatur lehiaketa
Arauak:
1. Parte hartzaileak: nahi duten guztiak.
2. Idazlanaren ezaugarriak: gai librea; luzera:
orrialde 1 (DINA4) gehienez,
ordenagailuz (verdana hizki motaz, 11
puntukoa) ala eskuz eta euskaraz idatzia.
3. Mailak:
· 6-9 urte.
· 10-13 urte.
· 14-16 urte.
Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala
eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.
4. Lanak aurkezteko epea: 2014ko Otsailak 15 arte.
-
Gutunez aurkezteko, honako helbide honetara bidaliko
da:
Mintzakide
Ribed parkea, 1 behea,
Atarrabia 31610
Nafarroa
Gutun-azalean
“Ezkabarteko idazlan lehiaketa” idatziko da.
Lanarekin batera barruan sartuko den gutun-azal txikian jarriko dira
lanaren izenburua, egilearen ezizena, eta maila. Gutun-azal txikian, orri
batean, idatziko dira datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, adina,
telefonoa eta ikastetxea.
-
Mezu elektronikoz aurkezteko, hurrengo helbide honetara
bidaliko da:
Mezu elektronikoaren gaian “Ezkabarteko idazlan laburren lehiaketa” idatziko
da.
Bi artxibo
erantsiko zaizkio mezuari, bakoitzak honako datuekin:
1. Idazlana bera, lanaren izenburua, egilearen ezizena eta maila bertan
azalduz.
2. Datu pertsonalekin batera (Egilearen izen-deiturak, helbidea, adina,
telefonoa eta ikastetxea), idazlearen ezizena eta lanaren izenburua agertuko
dira.
Arau hauek betetzen ez dituzten lanak, lehiaketatik
at geratuko dira.
5. Sariak.
Maila bakoitzean gutxienez 3 sari izanen dira.
HAURRAK I (6-9 urte):
1º- Garaikurra, euskarazko liburuak eta
materiala.
2º- Diploma, euskarazko liburuak eta
materiala.
3º- Diploma, euskarazko liburuak eta
materiala.
HAURRAK II (10-13 urte):
1º- Garaikurra, euskarazko liburuak eta
materiala.
2º- Diploma, euskarazko liburuak eta
materiala.
3º- Diploma, euskarazko liburuak eta
materiala.
GAZTEAK (14-16 urte):
1º- Garaikurra, euskarazko liburuak eta materiala.
2º- Diploma, euskarazko liburuak eta
materiala.
3º- Diploma, euskarazko liburuak eta materiala.
EZKABARTEKO SARI BEREZIA:
Ezkabarteko herritarrek, lehiaketa arruntean
parte hartzeaz gain, Ezkabarteko sari berezia jasotzeko aukera izanen dute.
6. Epaimahaia Ezkabarte eta inguruetan bizi
diren 3 irakaslek osatuko dute.
7. Sariak
2014ko otsailean ala martxoan zehar banatuko
dira, Ezkabarten, Nafarroan. Irabazleei aldez
aurretik abisatuko zaie. Gure blogean
ere argitaratuko da:
http://ezkabarteeuskaraz.blogspot.com.es/
8. “Ezkabarteko Mintzakide” elkarteak beretzat gordetzen
ditu saritutako obrak argitaratzeko eskubideak, baita iragarritako sariak
aldatzeko eskubidea ere. Idazlanak ez zaizkie itzuliko egileei.
9. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin darama aurreko arau guztiak
No hay comentarios:
Publicar un comentario