2014/05/05

Euskarazko I. idazlan laburren lehiaketaren irabazleak!!!

Agur denori!!!

Azkenean, hemen duzue Ezkabarten antolatu dugun Euskarazako I. idazlan laburren lehiaketaren irabazleak. Oso pozik gaude, lehenengo urtea izan arren, guztira 110 idazlan jaso ditugulako!! Eta herri hauetatik jaso ditugu lanak: Atarrabia, Cascante, Iruña, Txantrea (Iruña), Zizur Txikia, Goizueta, Ermua, Hazparne, Makirriain eta Arre.

Eskerrik asko ere parte hartu duzuen ikastola eta ikastetxe guztiei!!: Bernart Etxepare I.P. (Txantrea), Atargi (Atarrabia), Andres Narbarte 'Xalto' (Goizueta), Ezkia ikastola (Hazparne) eta San Fermin ikastola (Zizur Txikia).

Eta eskerrik beroenak epaimahaikideei, haien lana eta prestutasunagatik!!: Ioanne Zaratiegui, Maite, Iñaki eta Kontsue Salinas.

Maiatzak 10, eguerdiko 13.00etan banatuko dira sariak, Arreko plazan, Euskararen eguneko ospakizuna dela eta.

Zorionak denoi!!

6-9 urte:
Lehenengo saria:
              Izenburua: Ogi erre usaia
              Egilea: Unai Artola Arbelaiz
              Ikastetxea: Atargi, Atarrabia

Bigarren saria:
                            Izenburua: Markel eta itxasoa
              Egilea: Alix Artola Arbelaiz
              Ikastetxea: Atargi, Atarrabia

Hirugarren saria:
                       Izenburua: Tiburoi baten saria
              Egilea: Saioa Ascargorta Igarreta
              Ikastetxea: Atargi, Atarrabia

Ezkabarteko sari berezia:
              Izenburua: Etxe bat sorgindua
              Egilea: Miren Goñi Redin
              Ikastetxea: Atargi, Atarrabia

10-13 urte: 
Lehenengo saria:     
              Izenburua: Izar uxoa
              Egilea: Sarai Valero Aguinaga
              Ikastetxea: Bernart Etxepare I.P., Txantrea, Iruña

Bigarren saria:
                            Izenburua: Familiaren indarra
              Egilea: Naroa Zugarramurdi Zubieta
              Ikastetxea: Andres Narbarte “Xalto” Ikastetxea, Goizueta

Hirugarren saria:
                       Izenburua: Ortziren abenturak
              Egilea: Joakin Acheriteguy
              Ikastetxea: Ezkia Ikastola, Hazparne

14-16 urte:   
Lehenengo saria:   
              Izenburua: Nasira
              Egilea: Irati Garcia Urricelqui
              Ikastetxea: Pedro de Atarrabia BHI, Atarrabia

Bigarren saria:
                            Izenburua: Istorio bat
              Egilea: Maider Lareki
              Ikastetxea: Pedro de Atarrabia BHI, Atarrabia

Hirugarren saria:
                       Izenburua: Lorianaren bizitza
              Egilea: Arantzazu Rodriguez
              Ikastetxea: Pedro de Atarrabia BHI, Atarrabia

Ezkabarteko Euskararen astea 2014 eta II. Euskararen eguna

Kaixo lagunok!!!
Maiatzak 5 - 10 artean Euskararen astea eta eguna ospatuko ditugu Ezkabarteko hainbat herritan. Euskararen eguneko egitaraua eta astean zehar prestaturiko ihardueren informazioa hemen duzue:




Anima zaitezte eta parte hartu!!!!!

2014/03/05

D eguna Ezkabarten!!

Kaixo! D eguna ospatu genuen Ezkabarten, D eredua gure haranean bultzatzeko eta bermatzeko asmoz. Arren barna kalejira egin ondoren, Atarrabiaraino joan ginen, han egin ziren ekimenetan parte hartzeko.

Hona hemen argazkitxoren bat...


2014/02/09

Arestiren hitzez, geure arbasoak omentzen

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

2013/11/24

Ezkabarteko euskarazko I. haur eta gazte literatur lehiaketa abian da!!!!!

Ezkabarteko Mintzakidek antolatutako euskarazko I. literatur lehiaketa

Arauak:
1. Parte hartzaileak: nahi duten guztiak.

2. Idazlanaren ezaugarriak: gai librea; luzera: orrialde 1 (DINA4) gehienez,
ordenagailuz (verdana hizki motaz, 11 puntukoa) ala eskuz eta euskaraz idatzia.

3. Mailak:
· 6-9 urte.
· 10-13 urte.
· 14-16 urte.
Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.

4. Lanak aurkezteko epea: 2014ko Otsailak 15 arte.

-      Gutunez aurkezteko, honako helbide honetara bidaliko da:

Mintzakide
Ribed parkea, 1 behea,
Atarrabia 31610
Nafarroa

Gutun-azalean “Ezkabarteko idazlan lehiaketa” idatziko da.
Lanarekin batera barruan sartuko den gutun-azal txikian jarriko dira lanaren izenburua, egilearen ezizena, eta maila. Gutun-azal txikian, orri batean, idatziko dira datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta ikastetxea.


-      Mezu elektronikoz aurkezteko, hurrengo helbide honetara bidaliko da:

Mezu elektronikoaren gaian “Ezkabarteko idazlan laburren lehiaketa” idatziko da.
Bi artxibo erantsiko zaizkio mezuari, bakoitzak honako datuekin:
1. Idazlana bera, lanaren izenburua, egilearen ezizena eta maila bertan azalduz.
2. Datu pertsonalekin batera (Egilearen izen-deiturak, helbidea, adina, telefonoa eta ikastetxea), idazlearen ezizena eta lanaren izenburua agertuko dira.

Arau hauek betetzen ez dituzten lanak, lehiaketatik at geratuko dira.


5. Sariak. Maila bakoitzean gutxienez 3 sari izanen dira.

HAURRAK I (6-9 urte):

1º- Garaikurra, euskarazko liburuak eta materiala.

2º- Diploma, euskarazko liburuak eta materiala.

3º- Diploma, euskarazko liburuak eta materiala.


HAURRAK II (10-13 urte):

1º- Garaikurra, euskarazko liburuak eta materiala.

2º- Diploma, euskarazko liburuak eta materiala.

3º- Diploma, euskarazko liburuak eta materiala.


GAZTEAK (14-16 urte):

1º- Garaikurra, euskarazko liburuak eta materiala.

2º- Diploma, euskarazko liburuak eta materiala.

3º- Diploma, euskarazko liburuak eta materiala.


EZKABARTEKO SARI BEREZIA:

Ezkabarteko herritarrek, lehiaketa arruntean parte hartzeaz gain, Ezkabarteko sari berezia jasotzeko aukera izanen dute.

6. Epaimahaia Ezkabarte eta inguruetan bizi diren 3 irakaslek osatuko dute.

7. Sariak 2014ko otsailean ala martxoan zehar banatuko dira, Ezkabarten, NafarroanIrabazleei aldez aurretik abisatuko zaie. Gure blogean ere argitaratuko da:   
http://ezkabarteeuskaraz.blogspot.com.es/

8. “Ezkabarteko Mintzakide” elkarteak beretzat gordetzen ditu saritutako obrak argitaratzeko eskubideak, baita iragarritako sariak aldatzeko eskubidea ere. Idazlanak ez zaizkie itzuliko egileei.

9. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin darama aurreko arau guztiak
onartzea.


Laguntzaileak: Ezkabarteko Udala eta Mintzakide




2013/11/08

Denok Makirriaingo jaietara, euskaraz mintzatzera!!!

Kaixo lagunok! Hemen Makirriaingo lagunek bidali diguten jaietako egitaraua. Han elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue agur bero bat!!

AZAROAREN  15a        OSTIRALA

20:00  Txupinazoa

22:00   Herri afaria ondoko egunerokoarekin:
1-Zizka-mizkak
2-Salda bero
3-Txerri errea
4-Azkenburua, akeita eta kopa        
Apuntatu  eta ordaindu 20€ Kontsu/Fernanen  etxean  13a, asteazkena baino lehen
1:00 / 5:00.   Dantzaldia

AZAROAREN 16a      LARUNBATA
     12:30   Jokuak
13:00  Bermuta elkartean, trikitixak lagundurik
14:30. Herri bazkaria, prestatuko digute: entsalada eta arroza, paella erara eta azkenburua, (11 urtetik beherakoek  6€, gainontzekoek 10€ (Nerea/Jonen etxean apuntatu eta ordaindu 13a,asteazkena baino  lehen)

18:00. Dantzaldia  Trikiteens taldearekin.
20:00. Txistorra eta urdai jatea
22:00.Dantzaldia; Bakedano´s brother taldearekin
23:30.  Beste musika taldea

AZAROAREN 17a       IGANDEA
11:00.Dianak, trikitixa musikarekin herri osoan zehar

EGUNERO PUZGARRIAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
EURIRIK EGITEN EZ BADU

2013/08/28

Soraurengo jaiak 2013!!!!!!

Dagoeneko gehienok opor barik gaudela, Soraurengo jaiak heltzear dira arima alaitzeko!! Hona hemen Soraurengo lagunek bidalitako jaietako egitaraua. Guk, Ezkabarteko Mintzakideok, ortziralean han bertan eginen dugu asteko topaketa.


2013/06/16

Ezkabarteko kultur astea 2013

Agur denoi!
Hemen dituzue aurtengo Ezkabarteko kultur asterako prestatu ditugun bi ekintzak:


2013/06/02

Windows 8 eta Office 2013 euskaraz

Kaixo lagunok!

Dagoeneko Windows 8 eta Office 2013 berriak euskaraz erabiltzeko aukera dugu! Interfaz-paketea doan deskarga dezakezue bi orrialde hauetan:  Microsoft eta euskadi.net

Lanabes informatikoak euskaraz izatea aukera paregabea da. Nik aspaldian erabiltzen dut ordenagailua euskaraz, eta bai, hasieran pixket zaila egin daiteke, hitzak eta terminologia ezberdinak direlako batez ere. Baina ahalengitxoa egin ezkero, berehala ohituko zarete. Eta ez dakizue ze pozgarria den lehen gazteleraz egin behar genituen gauzak euskaraz egitea!!!

Euskaraz bizi nahi dugu!